sábado, 25 de julio de 2009

Ice dream, EITB Kulturan saritua

Helsinkin oraindik ere itsasoa neguan zehar izoztu egiten da. Paisaia horretan girotuta dago Risto Kantola eta Elisa Eroma aktore ez profesionalekin batera inprobisatutako pieza hau. Lau Nau musikari finlandiarraren soinuak lagunduta, dialogorik gabeko minutu bateko lana egitea zen erronka. Behin materiala filmatu ondoren, EITB Kultura Bideosormearen 4. lehiaketara aurkeztu eta saria tokatu zaio... Lanaren izenburua Jim Jarmuschen "Down by law" filmeko dialogo honetan inspiratuta dago, noski: "I scream, you scream, we all scream for an ice cream".

Ice dream from iban del campo on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario