lunes, 25 de octubre de 2010

"Dirty Martini" Euskal Telebistan

ETB3 katean zinema desberdinari buruzko saio interesgarri bezain freskagarria estreinatu dute pasa den urriaren 7an. Russ Meyer, Winterbottom edo Jim Jarmusch bezalako fenomenoak Euskal Telebistan.... ez da albiste txarra. Eta gainera saio bakoitza euskal film labur batekin borobilduko dute. Zinematekaren lehen saioan, programaren izaera argi ta garbi utzi zuten Russ Meyerren "Faster pussycat kill kill" filme bitxia aukeratuz lehen emanaldirako, eta Serie B gaua nik egindako "Dirty Martini"rekin itxi zuten. Hemen uzten dizuet lehen saioko solasaldia.

Txapó Zinematekako ekipoari!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario