lunes, 5 de diciembre de 2011

Ardiak garaile Lekeition

Lekeitioko Zinebilerak bere 34. edizioa itxi du asteburuan. Aurtengoan epaimahaian egotea tokatu zait Usoa Fullaondo eta Olaia Mirandarekin batera eta eztabaida luze eta interesgarri baten ondoren 13 sari erabaki genituen, 13 antzar. Superstiziozoentzat gaizki. Eta serio diot, sariak erabaki genituen egunean Lekeitioko Kultur Etxean bilduta geundela, munizipalak sartu ziren ziztu bizian katu baten atzetik. Katua ez zen agertu, eta munizipalak alde egin behar izan zuten operazioa itxi gabe. Sariak erabakitzen geunden aretoan zegoen katu beltza gordeta. Azkenean, sari nagusia Asier Altunaren "Artalde" lanak eraman du eta dokumental profesionalen 2. saria "Arditan" izenburuko niretzat lan ezezaguna eta jaialdiko ezusteko atseginena.

Esan bezala, antzarren herrian ardiak garaile. Fikziozko ardiak eta ardi dokumentalak. "Arditan" lanaren irudi batzuk:

No hay comentarios:

Publicar un comentario