jueves, 4 de octubre de 2012

Rumbo a la impertinencia (zazpi)

Belgikan inpertinentziaren inguran egindako proiektuarekin lotuta, oraindik ikusi gabeko argazkiak eta kazetari batek 5 sur 5 jaialdiaren baitan aurkeztu genituen bost film laburren inguruko hainbat informazio argitaratu ditu, frantzesez, hori bai. Irailaren 2an nire filmaketaren inguruko sarrera bat idatzi zuen bere blogean eta irailaren 23an berriz jaialdiaren itxierarekin, parte hartu genuen bost zuzendarien gaineko informazioa eta film laburren kritika labur bana argitaratu ditu. Regards sur le présent sarreratik hartuta, nire azken lanaren gaineko komentarioa kopiatzen dut hemen. Nire film laburra OVNI edo OHE (objektu hegalari ezezagun) umoretsu bat dela dio kazetariak. Agian esaldi hori erabiliko dut hemendik aurrera filma saltzeko:

Douce Impertinence – Iban Del Campo. Le cinéaste espagnol organise un vrai casting (que nous avions déjà évoqué ici) pour un film imaginaire, dans lequel il bouscule les codes, joue avec ses acteurs et les interroge sur ce qu’est l’impertinence avant de brouiller les pistes et de nous offrir un OVNI d’humour et de second degré.

Bost zuzendariak (Frederik, Sarah, ni neu, Liga eta Kristof) prentsaurrekoaren ondoren desenfokatuak.

Bostak, enfokatuta (Adi eskuartean daukadan aldizkarian gose den tigrearekin).

Jaialdiko lantalde ia osoa (tekniko asko falta ziren) filmen lehen emanaldiaren ondoren.



No hay comentarios:

Publicar un comentario