jueves, 29 de noviembre de 2012

Zinemarekiko grina

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 6. edizioa prestatzen ari gara Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko ikasketen baitan. Euskal film laburrak sustatzeko jaio zen egitasmo hau orain dela bost urte. Hasierako helburuek proiektua gidatzen jarraitzen dute: zinemarekiko grina, gure film laburrekiko pasioa, kultur ekitaldiak antolatzeko behar den eromen puntua eta elkarlana (urtero ikasle talde desberdin batekin antolatzen dugu).

Hau guztia ikasgai baten barrutik nola jaio zen, antolakuntzan parte hartzen duten ikasleen motibazioa pizteko ahaleginak, jaialdiaren bost ediziotan sortutako giroa, ikusitako filmak eta euskal zinegileekin konpartitutako esperientziak laburbiltzen saiatuko naiz datorren astean.

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-tituluaren saio batera gonbidatu naute fakultateko beste irakasle batzuekin, irakaskuntzan gure esperientziaren bidez trasmisioaren gorabeherak aztertzeko. Abiapuntua, Huhezinema jaialdia eta euskal film laburrak izango dira. Nork daki noruntz eramango gaituen eztabaidak.

MU Telebistak joan den urtean jaialdiari buruz egindako erreportajea ikus daiteke hemen:

No hay comentarios:

Publicar un comentario