jueves, 6 de diciembre de 2012

Katebegitik Lekeition saritua

Lekeitioko Euskal Zine Bilera mitikoan saritu digute Katebegtik film laburra.  Mitikoa diot dagoeneko 35 edizio egin dituelako antzarren jaialdiak, Benito Ansola mitikoak bultzatutako euskarazko filmak erakusten dituen munduko jaialdi bakarrenetakoa. Sormenezko profesionalen atalean 2. saria jaso du filmak, guretzat filmaren ibilbidea ixteko modu ederra izan dena. Urtebete baino gehiago ibili da jaialditan bueltaka eta Lekeitioko zilarrezko antzar honekin hiru sari ditu Katebegitik filmak.

Aurretik, tamalez desagertutako Begibistan Amurrioko Zinema Astean, argazki onenaren saria eraman zuen eta Huescako nazioarteko jaialdiaren 40. edizioan fikziozko filmen lehiaketan 2. saria eraman zuen. Bartzelonako Marvin & Wayne banaketa enpresa arduratu da lana jaialditara bidaltzen.

Asteburu luze honetan, Durangoko Azokan ikusgarri izango da Katebegitik, programazio potolo bezain interesgarria dakarren Azokako Irudienea atalean. Bertan ikusteko aukera, ostiralean goizeko 10.30tatik aurrera. Eta bertara gerturatu ezin direnentzat, zure etxeko sofan ikusteko aukera izango duzu gaurtik aurrera, lotura honetan.

Katebegitik from iban del campo on Vimeo.



No hay comentarios:

Publicar un comentario