domingo, 24 de febrero de 2013

Emak Bakia!

Gure zinemaren historia petrala liburuaren hasieran Man Ray-ren Emak Bakia (1926) film labur surrealistaz mintzatzen da Ruper Ordorika, film hori zinemaren historian ironikoki kokatuz: "Tira, garbi dagoena duk Emak Bakia lehen euskal filmea dela!". Burutazio bitxi horren ondorioz agian, Ruper bera agertzen da Oskar Alegriak xisteratik ateratako Emak Bakia baita! (2012) filmean. Alegriak Man Rayren jatorrizkoari harridura ikurra gehitu dio eta horrela geratu gara filma ikusi ondoren Iruñan, Punto de Vista jaialdian: harriturik eta alai, Alegriaren magiazko saioa gozatu ondoren. Ruperren burutazioari horrela erantzungo nioke filma ikusi ondoren: "Tira, garbi dagoena duk Emak Bakia! azken euskal filmea izan beharko dela".


     Loti ederrak eta txerri lotiak Emak Bakia! filmean ametsetan.

  Emak Bakia baita, oskar alegriaren film bat. from oskar alegria on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario