viernes, 22 de marzo de 2013

Dokumental faltsuen paradoxa

Dokumentala edo fikzioa? Dokufikzioa edo fikzio dokumentala? Dokudrama edo dokumental faltsua? Hibridoak eta film sailkaezinak. Errepresentzioa eta irudien traizioa. Errealitate efektua eta ispilatzeak. Magia, zine-magia, interpretazioa, manipulazioa, jokoa, zinema, ikus-entzun, ikusle aktibo eta kritikoak, pasiboak, interpretazio subjektiboak, simulazioa, irudia, gezurra, iruzurra...

Martxoan aurkeztu dut nire lehen ikerketa akademikoa, Master Amaierako Proiektu gisa: Dokumental faltsuen paradoxa. Zuzendarien asmoak eta ikusleen interpretazioa.

Bi euskal fake aztertu diut lan honetan, "Ahate pasa" (2009, Almandoz) eta "On the line" (2008, Garaño).

Ikerketa hurrengo bi aipuekin abiatzen da:

“Sometimes you have to lie. One often has to distort a thing to catch its true spirit.” (Flaherty)

"La clave del falso documental es poder mentir sin engañar al espectador". (Lacuesta)

Eta azpiko argazkian dauden beste bi aipuekin amaitzen da: ezkerrekoa anonimoa eta apokrifoa, eskubikoa berriz, nik proposatutako moldaketa.

Nire ikerketaren aurkezpenaren amaieran, Orson Wellesen "F for Fake" filmeko hasiera ikusi genuen, zinemagia.


No hay comentarios:

Publicar un comentario