viernes, 17 de mayo de 2013

Bonnarden pintzelkadak

Pierre Bonnard pintore frantsesaren anekdota bitxi bat daukat buruan egun hauetan, film labur baten edizio lanari azken pintzelkadak ematen ari naizenean.

Diotenez, Bonnard jaunak bere margoak erakusketa edo museo baterako entregatu behar zituenean ez zituen margoak inoiz amaitutzat ematen, ez zen lasai geratzen azken emaitzarekin. Eta askotan, bere obrak gordetzen zituzten museotara joaten zen isilean, ezkutuan, margoen paleta besapean zuelarik, eta museoko zaintzailea urruntzen zenean paretan eskegita zegoen bere margoari azken (azken-aurreko, hobe esanda) ukituak ematen zizkion.  Pertsonaia berezia Monsieur Bonnard...

Obsesio eta perfekzio maila horietara ez naiz iritsiko eta amaitutzat eman dut film laburraren muntaketa. Azken pintzelkadak eman ondoren horrela geratu zait azken kortea. C'est fini!



No hay comentarios:

Publicar un comentario