martes, 1 de octubre de 2013

Osakidetza and the Cutie Boxers

(Antzeko-Parecido 1)
Urriarekin batera sail berri bat aurkeztu nahi dizuet. Antzeko-Parecido izena emango diogu eta irudien arteko antzekotasunak izango ditu ardatz. Irudien kontzeptuaren antzekotasunak, plagio ezkutuak eta egunerokoak ematen digunaren araberako antzekotsunak planteatuko ditugu.

Zinemaldia pasa da baina burua irudiz, soinuz eta istorioz gainezka dugu oraindik askok. Eta ildo horretatik doa lehen Antzeko-Parecido jokoa. Lehenik irudiak ikusi eta ondoren azalpen txiki bat emango diogu aurkitutako lehen antzekotasun honi. Hara hemen irudiok:



Adineko bikote heteroak, kamerari (zuri) begira eta harrigarriena, laurok janzten dituzten boxing eskularruak. Irudiak egun berdintxuetan azaldu dira gurean, Osakidetzaren gripearen aurkako kanpaina berriarena eta Cutie and the boxer filmaren kartelarena Zinemaldian.

Filmak, Ushio Shinohara margolari/boxealari japoniarraren istorio ederra kontatzen digu dokumental eran. Japonian abangoardia eta dada giroan hainbat kolpe eta crochet sartu ondoren New Yorkera jauzi egingo du Shinoharak artearen mundua K.O.z irabazteko asmoarekin. Bertan mihise handiak boxeo eskularruak margoz blai dituelarik astintzen jarraituko du Guggenheim-eko arte merkatarien interesa piztu arte eta haratago. Bidean Noriko izeneko japoniar arte ikasle bat ezagutuko du, bere emazte, laguntzaile eta loreontziko bigarren lore eta artista ere izango dena.

Ez dakit Osakidetzako aurtengo gripearen aurkako txertoaren irudia sortu duen taldeak filmaren berri zuen edo ez, baina kalean irudiok ikusten ditudan bakoitzean, atsegin dut imaginatea gure Osakidetzako cutie boxerrak gripea gainditu eta artelan irudimentsuak egiten jarriko direla laster.

Amaitzeko Osakidetzako artisten bi plano hurbil, filmaren trailerra eta Shinohararen show bat Phantom kamera geldoan filmatua. Remake bat egiteko aukera paregabea ematen digulakoan nago lehen Antzeko-Parecido honek.





No hay comentarios:

Publicar un comentario