sábado, 30 de noviembre de 2013

Zuzen zuzenean

Azken hilabetean hainbat talde edo bakarlariren grabaketak egiten ibili gara Asier Urbieta eta biok Oiartzungo Mecca Grabaketa Estudiotan.

Erronka bikoitza izan da: batetik musikariek abestia toma bakarrean eta zuzen zuzenean interpretatu behar dute zuzeneko bat izango balitz bezala, baina publikorik gabe. Bestetik, guk abesti osoa toma bakarrean filmatu behar dugu hainbat kamera erabiliz. Kamerak dira taldearen publikoa.

Emaitza bitxia da. Toma bakarrean, estudioko audio kalitate itzelarekin eta tranparik gabe. Publikoa zu zeu zara hemendik aurrera.

Zuekin, Pablo Campos Trio, 2013ko urriaren 12an egindako grabaketan.
 
"That's All" (Alan Brandt & Bob Haymes)

Pablo Campos (pianoa, ahotsa)
Patrick Quillart (kontrabaxua)
Jean Duverdier (bateria)

That's all folks!


No hay comentarios:

Publicar un comentario