domingo, 13 de abril de 2014

KamEra diOniSiakOak

Maskaren fan handia da Marie Losier. Irudian, Genesis P-Orridge bere protagonistetako batekin.

 Ahaztu baino lehen martxoan Merienda zinema programazio-kolektibo taldetik gonbidatu genuen Marie Losier zinegileari buruzko bi ohar eta irudi batzuk gorde nahi nituen hemen. Bide batez esan programazio talde aseezin honen lehen emanaldiak Artelekun egiten hasi ginela baina mudantzak direla ta, gu ere mu-dantzan jarri gara eta joan den astetik Guardetxean egingo ditugu asteazkenero udako Merienda zine saioak.

Marie Losier gurekin izatea luxu bat izan zen, bi egunez bere lan pertsonalak ikusi eta komentatu zizkigun, amaitutako lanak eta prozesuan dituen hainbat proiektu tartekatuz (ikusitako lanen zerrenda hemen). 16mm-tan filmatzen jarraitzen du ahal duenean, arte ederretatik dator eta bere zinema irudi eta soinuen collage bat bezala ikusten du, musikaren erabilpen bitxia dauka eta askatasun handia nabaritzen da bere lan gehienetan. Beste artista batzuen erretratu artistikoak egiten dituela esango nuke. Horien adibide izan daiteke bere New Yorkeko etapan egindako hau: TONI CONRAD, DreaMinimalist

Edo prozesuan dagoen Peaches musikari buruzko beste hau: PEACHES Trailer
Gogoak piztu zizkidan "Tarnation" film ikaragarriaren zuzendaria den Jonathan Caouette-kin duen proiektuak; Skype bidezko film egiten ari dira bion artean, kamera barik, erabat askea izango den filma. Ea ikusteko aukera dugun.

Gurekin egon ondoren Biarritzeko aireportura eramatea tokatu zitzaidan eta han utzi nuen goizeko 7tan, biok erdi lo. Erdi lo geundela, bidean anekdota bitxi bat kontatu zidan Mariek. Pozik zegoen, nahiz eta oso lo gutxi egin gau horretan goizaldeko hegazkin hori hartu behar zuela arratsalde hartan bertan Parisen antzerki obra batean aktoresa gisa lan egin behar zuelako. Bi asterako lana eskaini zioten, soldatatxo bat poltsikoratuko zuen antzerki obra hartan eszenatokian lo egiteagatik. Hobe esanda loaren itxurak egiteagatik. Ez dakit egun hartan lorik hartuko zuen edo ez....

Lo egiteagatik kobratzea, horrelako artista bat izan nahi dut nik!!!

Marie Losier bere 16mm kamerarekin ringean in action.






No hay comentarios:

Publicar un comentario