miércoles, 3 de septiembre de 2014

Arte urratua (Scratch-off art)

(Antzeko-Parecido 6)

Blog honetako azken sarreraren obsesioarekin jarraituz (New Yorkeko horma zikinak), horma horietan aurkitutako beste ezusteko batzuen berri emango dizuet jarraian. Photoshop organiko baten antzera sortuta egongo balira bezala, kapa ugariz sortutatko irudiak ikusten hasi nintzen. Kartelak, argazkiak bata bestearen gainean jarrita, irudi zatiak urratuta han hemenka. Eta urratu horiek, beste irudi batzuk, beste esanahi batzuk agerian uzten zituzten.

Urratuaren efektu hori, azkenean, photoshoparekin sortua aurkitu nuen, Maxwell Snow argazkilariaren lan hauetan. Benetan esaten dizuet, nire atzamarrekin ikutu nituen irudi hauek eta ez dago paper urraturik, efektu optiko horietako bat baizik, textura fiktizio bat, fake bat, trompe-l'œil edo trampantojo bat. Trampa ante ojo. Bikaina!






Eta zeren antza dute niretzat irudi urratu hauek? Ez det esan egun batzuk lehenago, New Yorkeko horma zikinetan aurkitutako irudi urratu hauen oso Antzeko-Parecido bat The New York Times Magazine ahalguztidunean aurkitu nuela. LOOK izeneko atalean Kevin Shea Adams argazkilariaren proiektu bitxi baten argazki batzuk komentatu zituzten Scratch-off art izenburupean. Ederrak benetan. Artistak azaltzen duenez argazki hauek New Yorkeko metro geltoki zikinetako nasa eta pasillotan egin ditu, bertako iragarkien urradurek sortutako ausazko collage harrigarri hauei argazkiak eginez, manipulatu barik, photoshop barik. Ejem, emaitzak ikusita batzutan kostatzen da sinistea irudi hauek txiripaz sortuak izan direla... Baina, nork daki?

Proiektu honen argazki gehiago Kevinen webgunean ikus daitezke. Bilduma hortako sei ekarri ditut hona. Nahiz eta ez dugun oraindik elkar ezagutzen niretzat lagun bat den Kevin argazkilaria, 2011. urtetik ibili da obsesionatuta metro geltokietako irudi hauek ehizatzen. Horma zikinetako edertasunaren obsesioak bi astez astindu nau niri. Ulertzen zaitut Kevin, laster arte Kevin!

Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams


No hay comentarios:

Publicar un comentario