martes, 21 de julio de 2015

Eusebicrossing

Udako denborapasa gisa, EUSEBICROSSING ekimena abiatu dugu. Soberan neuzkan "Un tal Eusebi" dokumentalaren aleak hartu eta bookcroosing kontzeptua egokituz DVDa espazio publikotan utzi dut, dokumentalak bide eta ikusle berriak aurkitu ditzan. Lehen etapa New Yorken burutu da, eta aukera izan dugu Eusebi Basquiat bezalako munstro sakratuen testuinguruan kokatzeko.

Brooklyn Museumeko Basquiaten erakusketaren gift shop-ean infiltratu nuen DVD bat.

Brooklyn Brigde Park-eko liburutegi publiko hau baliatu nuen Eusebi zabaltzeko.


Hemen duzue New Yorken utzitako 25 DVDen kokapenen mapa:


https://www.google.com/maps/d/edit?mid=zEoeDYhRIegA.k3zQCBHzFeCE&usp=sharing

No hay comentarios:

Publicar un comentario