domingo, 10 de enero de 2016

Zinemagintza insomnioduna

Ez da izango zinemagintza edo ikus-entzunezko industrian bakarrik gertatzen den zerbait baina ordu txikitan, ordu larritan eta ordu gehiegitan jarraian lan egitea eta zinema bat dira. Hamabi, hamahiru eta ordu gehiagoko lanegunak ohikoak dira... Gainera, zinemaren ustezko glamour edo prestigioa dela eta, jendeak gustora sartzen ditu orduak eta orduak... Lan gogorra egiten ari zarenaren adierazle izango balitz bezala... Bullshit. Hiru egun jarraian 12 orduz lan egiteak filme horren (eta langile horien osasuna) kaltetzea besterik ezin du egin. Eta zer esan meritorio edo hasiberriekin... Izarrez beteriko mundu liluragarri horretan pausoak ematen hasteko, mailaz igotzen joateko, lanegun amaigabe horiek aurrera ateratzeko gai izan behar zarela erakutsi behar... adoretsu. Hala ez bada hobe edozein bulegotan lan apal bezain inpertsonala egiten baduzu. Zinema kementsuentzako da! Eta insomniodunentzako. Egingo duzu lo beste mundu batean...

Ezagunak dira burruka horretan Ipar Amerikako zinema langileek osatzen dituzten hainbat sindikatu... Askotan industria geldiaraztea lortu dute grebak eta errebindikazioak eginez. Eztabaida honen gainean egindako dokumental interesgarri bat aurkitu dut sarean, ingelesez, "Who needs sleep?", izenburu adarjotzailea duena. Dokumentala Haskell Wexler (1922-2015) argazki zuzendariak zuzendu zuen 2006an. Niretzat arrotza zen Wexler honek "Alguien voló sobre el nido del cuco" (Milos Forman, 1975) filmaren argazkia zuzendu zuen besteak beste... Dudabarik, esperientzi eta talentu handiko gizona. Beterano bat. Lanegun amaigabe asko gaindutu dituenak.

Enjoy!


WHO NEEDS SLEEP? from IMAGO - CINEMATOGRAPHERS on Vimeo.

Informazio gehio:

Haskell Wexler
12 on 12
Who needs sleep

Haskell Wexler plano bat egiteko zai...

No hay comentarios:

Publicar un comentario