jueves, 1 de noviembre de 2018

ZUBI LANA dokumentala



Uda osoa zubi guztien azpitik eta gainetik pasa ondoren, euskal kazetaritzaren azken 50 urteen errepasoa egiten duen lan hau aurkeztu dugu.

Erronka handia izan da Andoni de Carlosek idatzitako gidoia pantailara eramatea. Eta plazer bat izan da hain denbora gutxian 73 minutuko dokumentala burutzea Joxe Felipe Auzmendi, Iñigo Otaegi, Santi Cuartango, Gorka Arostegui, Oihane Goñi, Iñigo Salaberria, Marta Marquet, Beñat Aza, Oier Fuentes, Haimar Olaskoaga eta Asier Urbietaren laguntzarekin.
 

Ekipo artistikoan, Edurne Azkarate aurkezle lanetan eta elkarrizketatuen artean the one and only Anttton Olariaga, Martxelo Otamendi, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Juan Kruz Lakasta, Elixabete Garmendia, Jon Sarasua, Aingeru Epaltza, Lorea Agirre, Iñigo Astiz, Odile Kruzeta, Luzien Etxezaharreta, Iban Arantzabal, Pantxika Maitia, Ainhoa Villaverde (Hala Bedi), Ane Irazabal Elkorobarrutia, Mikel Aiestaran, Olatz Arrieta, Maite Goñi eta Patxi Baztarrika, beste batzuen artean.

ZUBI LANA zuzendu dudan lehen luzea da eta online dago ikusgai esteka honetan.


Gari Garaialderen argazkia.



jueves, 4 de octubre de 2018

Tigger! back in Coney Island

The short film Tigger! has been presented by Tigger! himself in the 18th Coney Island Film Festival in september. Couldn't be there myself but these pictures can give an idea of the feeling...
 










sábado, 1 de septiembre de 2018

Espedizio Handia, hastera doa!!

Pelikula bat amaitzen duzun bakoitzean gertatzen den bezala, sentimendu nahasiak... poza, zoriontasuna, bertigoa... Lantaldean kide berriak, era guztietako oroitzapenak, ordu pila edizio lanean, irakurtzen, testuen berridazketan, irudi bila, soinu bandaren bila... Eta bapatean irratian ahots bat entzun eta argi ikusten duzu dena... Edizio gela kirofano gisa... Eta izarren hautsa baino gehiago izan nahi duten lagun batzuen artean sortutako Frankensteina.

Zinemaldian aurkeztuko dugu Espedizio Handia, gure Frankestein berria.


Espedizio handia [Trailer] from Kimuak on Vimeo.

Eskerrak bihotzez film hau egiten lagundu duzuen guztioi... Nire aitari bereziki orain dela 40 urte idatzitako ipuin zoragarriagatik, Ted L'Estrangeri Super 8 irudiak filmatu eta gordetzeagatik, Aitziber Aranburuzabalari bere off-ahotsarekin egindakoagatik, Xabi Aguadori makro horiengatik, Harkaitz Canori testu orrazketagatik eta beti hor egoteagatik, Benito Macíasi edizioan eta postprodukzioan jotake aritzeagatik, Adrian Chom mikroekin beti prest egoteagtik, Ruben Cárdenas eta Oddcity.net pixelengatik, eta Kimuakeko Txema eta Estherri filma jaialdiz jaialdi mugitzeagatik.
Eta Asier Urbieta eta Kote Camachori, kaña batzuk hartzen Super 8ko irudi zahar haeikin zerbait egitera animatzeagatik...

viernes, 1 de junio de 2018

Ikus-entzunezko joerekin esperimentatzen

Azken astetan jotake aritu dira MU-ko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleak eta gaur hasiko gara aurkezpenak egiten... Zinema klasikoa eta Ni-aren narratibak lanen aurkezpenak egingo dira gaur. Aurkezpenak egiteaz gain ikus-entzunezko saiakera bat egin behar izan dute taldeka. Zinema periferikoak, Queer zinema, Ez-fikzioa, Postmodernitatea...

Gaur hasi eta hurrengo astean egingo dira aurkezpenak. Lehen aldiz eskatzen diegu ikasleei sare sozialetan gero eta ohikoagoa den formatu berri honekin esperimentatzea eta irrikitan nago emaitza ikusteko.

Saiakera literarioaren ikus-entzunezko ordezkoa da bideo-entsegua, ez narratiboa, ez dokumentala, linboan dagoen formatu sailkaezin bezain interesgarria.

Adibide bezala klasean jarri ditudan perla batzuk:


¿Qué es Neorealismo? de Kogonada, Subtitulado al Español. - What is Neorealism? Spanish Subs from EDA / Editores Audiovisuales on Vimeo.



jueves, 12 de abril de 2018

Le mystère Olariaga


Azken zaunkak... Bihar Tolosako Topic Museoan eta apirilaren 26an Arrasateko Kulturaten, horiek izan daitezke abentura honen azken boloak.

Kontzertu irudikatu honen beste ale bat liberatu diagu sarean.... The one and only Antton Olariaga, denbora errealean pantaila gainean marrazten... Zakur amets deritzo.

Izan zaunkari!!


jueves, 5 de abril de 2018

Kurosawaren aholkuak: idatzi, idatzi eta idatzi

Azken boladan eztabaida piztu da euskal gidoigileen artean, Jaurlaritzak urtero ematen dituen gidoiak idazteko zortzi dirulaguntzetako bat eman gabe geratu delako azken deialdian. Dirulaguntza hauek existitzen direnetik lehen aldia da halako zerbait gertatu dela eta gidoigileak ez gaude ados... Gure zinema industria famelikoaren katean gidoigilea katebegi ahuletako bat den heinean, ez da errez ulertzen erabaki hori...

Auzia Eusko Legebiltzarerra iritsi da eta online dago ikusgai Joxean Muñoz kultura sailburuordearen agerraldia eta Pedro Rivero euskal gidoigileen ordezkariaren erantzuna.

Eztabaida honetan nire aportazioa Kurosawa handiak esandakoa izango da:

"It’s only through writing scripts that you learn specifics about the structure of film and what cinema is."



Ez da bakarra izan gidoiaren garrantzia azpimarratzen. Hitchcok-en aipu hau ere argigarria da: "To make a great film you need three things—the script, the script, and the script."

lunes, 2 de abril de 2018

Euskal pilota, fisikaren ikuspuntutik



Nire aitaren liburuxka batetik abiatuta, labur hau egin dugu On Zientzia bideo lehiaketan aurkezteko. Liburuxkaren lehen edizioa 2007koa da baina azken urtetan hainbat berridazketa izan ditu liburuxkak. Lehen aldia da zientzia dibulgazioko pieza bat egiten dugula Limbus Filmaken... Merkatu berriak irekitzen egon behar etengabe...

Hemen irakurri daiteke, Goienan egindako elkarrizketa.